XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oñate Gizonak, onezkero norbaitek esango zuan Oñate'n abertzale gustiak gripekin il ote diran, bada beñere idazki bat ere ezta etortzen erri onetatik.

Bada gizonak, ori esaten dunak egia esango du, ez det esaten gripekin il gerala Jaungoikuari eskerrak, bañan bai alper aundi batzuk gerala, eta emendik aurrera alperkeriari utziko diogula uste det, entzun detanez ba emendik aurrera jartzen da bertan izperkari bikain bat.

Aspaldian emen goraka izugarria egin du abertzaletasunak, eta poz ta alaitasun aundi batekin ari dira emengo gastiak Iñauterietarako antzeski-lanetan; eginkizunak dira Mutil koskorrak, Sabiroya, eta bi bakar-izketa Joxe Jeolimo eta Urrutizkiña.

Ia bada mutillak, gogor olaxe, eta ez aspertu lanian Euzkadi azkatu arte. Kuku.